XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten dezun bezela, itz zerutar auek, betikotasunari begiratuta esanak daude.

Betiko bizitza iristeko ba, bearreko degu adiskide leial ori; bere kontseju eta oarpenakin, gure egiteak orretara zuzenduko dituana, eta etsaiaren sare eta gezurretan nastu gabe gordeko gaituena.

Gure atsekabe, neke eta erorialdietan argitasuna izango da guretzat adiskide au; animako gaitzaldietan, gure biotza arindu, gozatu eta alaituko duan sendagaia.

Gaitzetik aterako gaitu, eta gure ona, obe egingo du.

Gaxo-aldiren bat degunean, eutsi ta onez aterako gaitu il baño len.

Bañan, nork arkituko du adiskide ori?.

Jaungoikoaren bildurreko danak, erantzuten du Espiritu Doneak: Umiltasun aundi batekin, gero ta obeak izateko gogo bizia dutenak alegia.

Ain bearreko dezun ezkero ba, kristaua, zuzendari bat onbideari jarraitzeko, onean ona ta obea izaten laguntzeko alegia, eska zaiozu arretaz Jaungoikoari, eman deizula, arren, bere gogoko dan bat; eta uste izan ezazu, emango dizula, ona eta leiala dan bat, orretarako, zerutik aingeru bat bialdu bearrean arkituko ba-litz ere, Tobias gaztearekin egin zuan bezela.

Eta egiz, aingeru bat izan bear du beti Zuzendari orrek zuretzat.

Au da: arkitzen dezunean, ez diozu begiratu bear gizon utsari bezela.

Ez dezu aren jakinduri utsean zure ustea ipiñi bear ere.